XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orrez ganera euren oialak ikusi eziñekoak ziran, agintaritzan edo beste lan-mailla gorengonetan egonda euren egin-bearrak zuzen betetzen ez ebezan gizon-andrazkoentzat.

Barri au Jaurlariaren belarrietara arin eldu zan.

Oial orreik ikusgarriak izan bear dabe, esan eban bere baitan.

Nik soiñestuta, jantzita, jakin al izango dot nire serbitzaritzan, morroi edo jaurlaritza merezigabe ondo baño obeto bizi diran guzti areik, baita be leloak edo ketoak diranak, eta olan bananduko dodaz gizon eta zerbitzari, zintzo, jakitun eta oldarkoiak nire egoitzan, jaurlaritzan edo agintarintzan nigaz batera lan egin daien.

Bai, erabagi bene-benetako bat artu bear dot.

Bereala agindu bear dot, oil ikusgarri orregaz soiñeko arrigarri bat egin daistela.

Zekula be ikusi izan ez dalako soiñeko lilluragarria bat.

Eta asmau eta egin.

Berak oldoztu ebalako soiñeko bat berantzat egitea agindu eban.

Iñoiz iñongo laterri bateko zuzendari edo agintari nagusienak, jantzi ez eze iduriztatu be eziñako jantzi bat.

Orretarako ipuin onetako zurgai biei dirutsa polita aurreratu bear izan eutsen, eta zurgariak asi ziran euren asmakisunak betetzen.

Uri aretako oial-lantegi antzeko bat aukeratu eben.

Lantegi onetan, obeto esanda guzurrezko-lantegi onetan, ez egoan ez tresnarik, ez da oial, firu edo aririk jantzirik, soiñekorik, josteko.

Lantegi onetan goizalde arte egoten ziran, baña ez lanean, ba da ez eukien lanik zegaz egin.

Azpertuta, gogaituta egoten ziran bai, baña bai atsedenduta be.

Une txiki edo labur baten lantegitik urteten ba eben, Jaurlariari, Gobernadoreari, diru geiago eskatzeko izaten zan, ari edo firu urrezkoak eta oial garestienak erosteko.

Baña eurak, zurgariek, diruaz geratzen ziran bitartean, lantegian etzunda edo ezertariko lanik egin barik ordu ta egun luzeak emoten ebezan.

Guztako litzaket, Jaurlariak, Gobernadoreak bere baitan esaten eban, nire jantzia zelan aurkitzen dan jakitea.

Bere lenengo guraria jantzi ori ikustera joatea izan zan, baña bereala konturatu zen keto batentzat ikusi eziñekoa zala.

Ez, ez dot ezergaitik bildur izan bear, asmatzen eban, baña bada ez ba dan gurago eban bere errikide anbatek, morroi batek ikusi egian.

Bitartean laterri aretako erritar, biztanle, guztiak ekien oial arein berezitasuna.